martes, 3 de junio de 2008

Plano motak

Plano motak

-Plano orokorra: ekintza garatzen den tokia erakusten du. Gizakia ez dago edo ez da antzematen.

-Plano taldea: Irudi multzo bat hartzen du bere totaltasunean. Pertsonaien arteko erlazioa errepresentatzen du, eta giza irudi batzuk daude.

-Plano osoa: Pertsonaia osoak irudikatzen ditu. Giza irudia goitik behera agertzen da bere mugapenean. Akzio-fisikoak deskribatzeko plano bikaina da.

-Plano orokorra: Ingurune bateko ikuspegi multzoa irudikatzen du. Giza irudia karratuaren heren bat hartzen du eta beste guztia antzezlekua da.

-Ezaugarrietako planoa: Objetu edo gizaki baten zati txiki bat errepresentatzen du, zerbait erakusten du modu berezi batean.

-Lehenengo planoa: Pertsonen aurpegia erakusten du. Emozio eta sentimenduak transmititzen du eta pertsonaiaren egoera pertsonala antzemateko aukera ematen digu.

-Amerika planoa: Giza itxura belaunetatik moztuta dago. Pertsonaiara hurbiltzen gara. Aurpegiaren adierazkortasuna irudikatzen du eta antzezlekuari buruzko zerbait adierazten du.

-Erdi planoa: Pertsonak gerritik mozten ditu. Errelazio eta elkarrizketa irudikatzen du. Plano honekin pertsonaien adierazkortasun gehiago antzematen da.

No hay comentarios: